Collage-Smartlocker-3

BILKETA GUNEAK

Erosleentzako erabilera-eskuliburua

Arabako landa-merkataritzak erosketak jasotzeko sistema berria izango du aurten: leihatila adimendunak edo smart locker-ak. Arabako Kuadrillen hurbileko saltokietan egiten diren erosketak entregatzeko gune gisa funtzionatzen duten armairuak, hain zuzen ere.

Bilketa-sistema honek irtenbide eraginkorra eta moldagarria eskaintzen die landa-eremuetako biztanleei, edozein ordutan eta erosotasun osoz eskaerak jasotzeko aukera emanez.

Guztira teknologia berritzaileko 28 armairuek osatzen dute bilaketa-gune bakoitza: 6 armairu hotz eta 22 armairu ez-hotzez osatutakoa. Horiek eskuragarritasuna ezagutzeko, entrega-abisuak jasotzeko eta abar-erako aukera eskaintzen dute.

Aplikazio mugikor intuitiboaren bidez, eskuragarritasuna kudeatu, entrega-abisuak jaso eta leihatilen irisgarritasuna egokitu ahal izango da, behar izanez gero.

Onurak

  • Malgutasuna: Jaso zure erosketak hobekien datorkizun unean, merkataritza-ordutegien menpe egon gabe.
  • Esperientzia hobetua: erosketa-prozesua sinplifikatu egiten da, eta horrek kontsumitzaileen egungo beharrak asetzen ditu.
  • Joan-etorriak murriztea: joan-etorriak murriztean, CO2 emisioak murrizten laguntzen da, merkataritza iraunkorra sustatuz.
 

BILKETA-PUNTUEN KOKAPENA


mapa de Álava con los puntos de recogida