collage-nuestros-profesionales

Laguntza instituzionalak

Arabako saltokiek hainbat laguntza eta -zerbitzu dituzte Arabako Foru Aldundiaren eskutik, landa-eremuko merkataritza indartzeko, haien lehiakortasuna hobetzeko eta negozioei beren jardueraren fase desberdinetan laguntzeko.

Urte osoan zehar eskuragarri dauden aholkularitzak

Urte osoan zehar, behar izanez gero, doako aholkularitza hauek eska daitezke:

  • Alerta Goiztiarreko Programa: Doako aholkularitza teknikoko programa, salmentak indartzeko eta merkataritzaren lehia-egoera hobetzeko. Gehiago jakin.
  • Zerbitzu Sektoreko Txanda Programa: Zerbitzuen sektoreko Arabako enpresen transmisioa errazteko eta enpresa-errelebuko prozesuetan laguntzeko doako zerbitzua. Gehiago jakin.

Urteko laguntzak

Gainera, Arabako Foru Aldundiak urtero, martxoan normalean, tokiko merkataritzari zuzendutako hainbat laguntza-lerro argitaratzen ditu:

  • Inbertsiorako laguntzak: Pertsona autonomoentzat eta Arabako merkataritza-sektoreko enpresentzat, negozioan inbertsioak eginez merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko. Gehiago jakin.
  • Jarduerarako laguntzak: Tokiko merkataritzari zuzenduak, beren jarduera sustatzeko, ekitaldiak, digitalizazioa, publizitatea edo bestelako dinamizazio-ekimenak barne. Gehiago jakin.