Erosleentzako erabilera-eskuliburua
Arabako landa-merkataritzak erosketak jasotzeko sistema berria izango du aurten: leihatila adimendunak edo smart locker-ak. Arabako Kuadrillen hurbileko saltokietan egiten diren erosketak entregatzeko gune gisa funtzionatzen duten armairuak, hain zuzen ere.
Bilketa-sistema honek irtenbide eraginkorra eta moldagarria eskaintzen die landa-eremuetako biztanleei, edozein ordutan eta erosotasun osoz eskaerak jasotzeko aukera emanez.
Guztira teknologia berritzaileko 28 armairuek osatzen dute bilaketa-gune bakoitza: 6 armairu hotz eta 22 armairu ez-hotzez osatutakoa. Horiek eskuragarritasuna ezagutzeko, entrega-abisuak jasotzeko eta abar-erako aukera eskaintzen dute.
Aplikazio mugikor intuitiboaren bidez, eskuragarritasuna kudeatu, entrega-abisuak jaso eta leihatilen irisgarritasuna egokitu ahal izango da, behar izanez gero.
Jaso hilero azken albisteak eta blog-artikulu nabarmenak
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan garatutako proiektua – Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU.
Denda bat izanik, irudiak, deskribapena, wegbgunea eta sare sozialak gehituz zure fitxa hobetu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:
©2024 Eskubide guztiak erreserbatuta. Lege oharra - Pribatutasun-politika - Irisgarritasun - Salaketa-kanala