Gabonak izaten dira xehetasun bakoitzarekin harritu, hunkitu eta asmatu nahi dugun urteko une horiek. Arabako herrietan, denda txikiek arretaz egindako opariak, lurraldeaz hitz egiten duten zaporeak eta egiten dituztenen historia kontatzen duten objektuak gordetzen dituzte.
Opari hauek aukeratzea benetakoaren, gertukoaren eta kontsumo-eredu jasangarriago baten alde egitea da.
Lurraldetik sortzen diren opariak
Arabako kuadrilla bakoitzean izaera desberdina arnasten da, eta hori oparietan islatzen da.
Gorbeialdean, egurrezko artisautza eta teknika tradizionalekin egindako produktuak ohikoak dira familia-dendetan.
Añanan, hurbileko elaborazioak nabarmentzen dira: eztiak, marmeladak, kosmetika ekologikoa eta zaindutako baratzeko produktuak.
Arabako Errioxan, ardoek, gourmet kontserbek edo bertako gozokiek Gabonetako edozein xehetasuni zaporea eta nortasuna ematen diote.
Arabako Mendialdean, Arabako Lautadan edo Aiarako Koadrilan, berriz, erraza da okindegi tradizionala, etxeko gozogintza, urdaitegiko produktuak, ehungintzako artisautza edo pieza bakoitzean lurraldearen nortasuna daramaten apaingarri txikiak aurkitzea.
Gainera, egun hauetan, herrietako janari-dendek familiarteko edo lagunen arteko bileretan gozatzeko produktuak eskaintzen dituzte: arraina eta hurbileko haragitik, gozoki tradizionalak, ardoak, likoreak eta artisau-edarietara. Kalitatezko jaki bat, Gabonetako otordu bakoitza une berezi bihurtzen duena, tokiko eta benetako zaporearekin.
Landa-merkataritzan erostea: batzen duen keinua
Arabako herrietan opari bat aukeratzea urte osoan ateak irekita dituztenei laguntzea da.
Tokiko ekonomiaren, jasangarritasunaren eta eredu arduratsuago baten alde egitea da. Tratu pertsonalaz gozatzea ere bada: gomendio zintzo hori, maitasunez prestatutako bilgarri hori edo “nola zaude?” hori, erosketa une berezi bihurtzen duena.
Ezagutu hemen Arabako landa-dendetan aurki dezakezun guztia.