Arabak kontsumitzaileei kalitatezko tokiko produktuak eta artisautza eskaintzen duen hurbileko merkataritzaren aldeko apustua egiten du. Proiektu honetan parte hartzen duten saltokiek prestakuntza eta aholkularitza pertsonalizatua jaso dezakete zerbitzu profesionala eskaini ahal izateko.
Saltoki eta produktu horien alde egiteak ekonomia zirkularra eta tokiko enplegua sustatzeaz gain, gure ingurumenari mesede egiten dioten praktika jasangarriak ere sustatzen ditu.
Mapa interaktibo honetan Arabako 5.000 biztanletik beherako udalerrietako saltoki guztiak ikusi ahal izango dituzu.
Arabako edozein kuadrilla aukeratu mapan eta aktibatu eta nahi dituzun iragazkiak.
Oso erraza da! Zure landa-saltokiaren mugak zabaldu eta audientzia zabalago batekin konektatzea nahi baduzu, izena emateko inprimakia betetzera gonbidatzen zaitugu. Zure negozioari buruzko xehetasunak eman behar dituzu solik, eta gure taldea zurekin harremanetan jarriko da lehenbailehen.
Jaso hilero azken albisteak eta blog-artikulu nabarmenak
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan garatutako proiektua – Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU.
Denda bat izanik, irudiak, deskribapena, wegbgunea eta sare sozialak gehituz zure fitxa hobetu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:
©2024 Eskubide guztiak erreserbatuta. Lege oharra - Pribatutasun-politika - Irisgarritasun - Salaketa-kanala