Collage-Smartlocker-3

Smart Lockers

ADN Smart Lockers

Zure negozioa azken bezeroarengana hurbildu nahi al duzu? Arabako landa-saltokietarako diseinatutako aplikazio mugikor berriarekin posible da.

Android eta IOS sistemetarako baliagarria den aplikazio honen bitartez, telefono, posta elektroniko edo whatsapp bidez eskaera egiteko aukera eskaintzen du. Bezeroak inguruko 28 leihatila (6 armairu hoztuak eta 22 ez hoztuak) adimendunetako batean jaso dezake eskatutakoa; nahi duen momentuan. Bertan, bezeroak bere eskaeren egoera jarraitu, aldatu edo ezeztatu dezake. Gainera, jakinarazpenak aktibatu ditzake.

Locker hauek ondorengo kontsumitzaileei zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen dizute:

  • Ordutegi ezohikoak dituzten eta ordutegi komertzialetan hurbildu ezin diren pertsonak.
  • Inguruko nekazalturismo eta hoteletan dauden eta merkatal gunetara hurbildu ezin diren edo egunean zehar erosketak gainean izatea nahi ez duten publiko turistikora.

Smart Locker-en kokapenak:

  • Artziniega: Hiriko Atea kalea 1 (bolatokiaren ondoan).
  • Murgia: Domingo de Sautu kalea, 30. (Turismo Bulegoaren ondoan).
  • Araia: Goikoetxe kalea, 3.
  • Langraiz Oka: Blas López kalea
  • Santikurutze Kanpezu: Batzar Nagusiak kalea 1.
  • Guardia: Sancho Abarca Ibilbidea, 1 (Harategietako atearen ondoan).

Saltokietarako jarraibideak - Locker erabilera