img-destacada-crural-gorbeialdea

Gorbeialdeko landa-merkataritza


Gorbeialdeko Kuadrilla, bere historia eta paisaia natural aberatsarekin, landa-merkataritzak tokiko komunitateak nola loratu eta indartu ditzakeen erakusten duen adibidea da. ADN Arabako Denden Nortasuna – Comercio de Álava con Identidad ekimenaren bitartez, saltoki txiki horiek bizilagunen eguneroko beharrak asetzeaz gain, topaketa sozial eta kulturalerako gunea ere badira.

Saltokiak Gorbeialdeko Kuadrillan

Gorbeialdeko udalerrietan, tokiko ekonomiarako funtsezkoak diren saltoki ugari daude. Establezimendu horiek askotariko produktuak eskaintzen dituzte: elikagai freskoak eta artisauak, eta tokiko produkutu tradizionalak.

Fruta-dendak produktu freskoak eta lokalak eskaintzen dituzte, landatik zuzenean zure mahaira, sasoiko fruta eta barazkiekin. Harategiak, arrandegiak, ardotegiak eta artisau-okindegiak ere aurki ditzakezu. Gainera, nekazaritzako produktuak eta lorategirako behar duzun guztia aurki dezakezu.

Aztertu eta lagundu tokiko merkataritza gure maparen bitartez

Gure web orrian eskuragarri dagoen mapa interaktiboaren bidez, Gorbeialdeko saltokiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Tresnak inguruko saltokiak jasotzeaz gain, establezimendu motaren arabera sailkatzeko aukera ematen die erabiltzailee, bilaketa haien beharretara egokituz.

Bisita eta erosketa bakoitzarekin, tokiko familien sostenguari lagundu, landa-ekonomia sendotu eta komunitatea, tradizioa eta iraunkortasuna balioesten dituen bizimodua babesten duzu.

Zure zain gaude!