Udazkena Arabako landa-merkataritzarako garairik interesgarrienetako bat da: perretxiko, intxaur, ezti, kalabaza eta etxeko kontserben garaia. Naturaren eta herrietako bizitzaren arteko lotura islatzen duten sasoiko produktuak.
Blog honek ibilbide bat proposatzen du Arabako landa-denda batzuetatik, udazkeneko zapore eta usain horiek aurkitzeko, lurraldean zehar egiten diren txangoak hurbileko erosketekin konbinatuz.
Perretxikoak eta onddoak: menditik dendara
Arabako basoak bizitzaz betetzen dira udazkenean, onddoen eta perretxikoen garaiarekin. Zuia inguruan edo Gujuliko ur-jauzian ibilaldi bat eginez gero, Gorbeialdeko elikagai-dendetan geldialdi bat egin daiteke, bertako produktu freskoak eramateko.
Txangoak Arabako Errioxara eramaten bazaitu, fruta eta hurbileko barazkiak eskaintzen dituzten saltokiak aurki ditzakezu. Mahastien arteko ibilaldi baten ondoren udazkeneko saskia osatzeko aproposa.
Ezti ekologikoa: udazkenaren alde gozoa
Garai honetako beste protagonista nagusietako bat ezti bildu berria da. Añanan, soroak eta erlauntzak ugari diren lekuan, hurbileko elikadura ekologikoaren aldeko apustua egiten duten dendak daude. Tokiko produktu horiek aurkitzeko aukera ezin hobea.
Plan ezin hobea izan daiteke Baias ibaiko bidezidorrak zeharkatzea eta, ibilbidea amaitzean, geldialdi bat egitea ezti natural poto on bat eramateko.
Kalabazak, gaztainak eta etxeko kontserbak
Udazkena ere sukaldean ematen da: gisatuak kalabazarekin, gaztaina erreak eta zelaiko zaporeak biltzen dituzten kontserbak. Arabako Errioxako Kuadrillan elikagai-dendak, harategiak, okindegiak… aurki ditzakezu. Zalantzarik gabe, geldialdi ezin hobea Ebroko ibilbidetik edo mahastietatik egindako txango baten ondoren. Bertan, tokiko produktuak aurki daitezke, depspentsak udazkeneko onenarekin betetzeko.
Udazkeneko artisautza: opariak, ehungintza eta dekorazioa
Udazkeneko ibilbidea osatzeko, Zigoititik edo Euskal Buztingintza Museotik ibilalditxo bat egin dezakezu, eta eguna Gorbeialdeko saltokietatik amaitu. Bertan, artisautza paregabea aurkituko duzu, zure txangoaren oroigarri edo opari berezi gisa.