collage-feria

AZOKA IBILTARIA

Ezagutu gure landa-merkataritzak eskaintzeko duen onena Azoka Ibiltari honetan! Azoka apirilaren 25ean hasiko da, eta Arabako kuadrilla guztietako hainbat herri zeharkatuko ditu, herritarrei sektoreak eskaintzen duen guztia erakusteko.

Azoka honen elementu nagusia estand mugikorra izango da. Honek, landa-saltokiei eta merkaturatzen dituen produktu eta zerbitzuei ikusgarritasuna emateko eta landa-merkataritzan kontsumitzeak komunitatearentzat dituen onuren inguruan arabarrak sentsibilizatzeko erabiliko da.

Merkatariei zuzendutako txoko profesionala ere badu, Foru Aldundiak sektorearen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatzeko eskaintzen dituen programa eta laguntza-ildoei buruzko informazioarekin.

Estanda bisitatzen duten pertsona guztiek landa-saltokietan erabiltzeko erosketa-bonuen zozketan parte hartu ahal izango dute.

 
mapa-alava-feria-contenedoresV2

AZOKAREN HERRIAK


ADN estanda ostegunetik larunbatera egongo da 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:30etara honako herri hauetan:

  • Vitoria-Gasteiz: apirilaren 25etik 27ra.
  • Murgia: maiatzaren 2tik 4ra.
  • Lagrainz Oka/Nanclares de la Oca: maiatzaren 9tik 11ra.
  • Artziniega: maiatzaren 16tik 18ra.
  • Araia: maiatzaren 23tik 25era.
  • Kanpezu: maiatzaren 30etik ekainaren 1era.
  • Guardia: ekainaren 6tik 8ra.

Azoka ibiltaria galeria


Vitoria-Gasteiz

Artziniega

Murgia

Araia

Campezo/Kampezu

Laguardia

Lagrainz Oka/Nanclares de la Oca