ARABAKO LOCKERS APLIKAZIOAREN TUTORIALA

APLIKAZIORA SARTZEA

Plan honetan sartutako saltegien sarbide pantailak autentifikazioa behar du.
Honako datu hauek eskatzen ditugu:

  • - Helbide elektronikoa
  • - Pasahitza


KONTROL-PANELA (DASHBOARD)

Aplikazioaren kontrol-panelak aukera ematen du egindako erreserbak eta horien egoera ezagutzeko eta kontrolatzeko.
Gainera, azken 7 egunetan edo azken hilabetean egindako erreserbak erakusten ditu.

Taula moduan ere erakuts daiteke panel hori, pantailaren ezkerreko "taula" erlaitza erabilita.


ESKABIDE BERRIKO PANTAILAK

Hauxe da aplikazioaren pantaila garrantzitsuena. Bertan, kudeatzen da espazioen erreserba armairu batean.
Erreserba batek behar bezala funtzionatzeko behar diren datu guztiak eskatzen dira.

Nahitaezko datuak:

  • ARMAIRUA HAUTATZEA:: Hautatutako kokapeneko armairuen zerrenda. Hautatu ondoren, armairu zehatz horretan dauden leku libreak erakutsiko ditu.
    "LEKU LIBREAK": Hautatutako armairuan dagoen leku kopurua erakusten du. Nahikoa ez baduzu, beste bat aukera dezakezu.
  • ESKABIDEAREN IDENTIFIKATZAILEA: Dendak nahi duen izena jar diezaioke eskabideari.
  • OHARRAK: Saltokiak nabarmendu beharreko edozein ohar jarri ahalko du.
  • BEZEROAREN EMAILA + HIZKUNTZA: Azken bezeroaren helbide elektronikoa da: eroslearena. Bertan, zure eskabidearen datuak eta zure erosketetarako hautatutako armairuko ateak irekitzeko gakoa jasoko dituzu.
    Bezeroarekin komunikatzeko hizkuntza aukeratu ahal izango duzu (euskara, gaztelania edo ingelesa).
  • GARRAIOLARIAREN EMAILA + HIZKUNTZA: Hornitzailearen berdina izan daiteke baldin eta horrek eramaten badu erosketa armairura.
    Email horretan armairuko ateak irekitzeko gakoa eta pakete kopurua eta tamaina jasoko dituzu.
    Garraiolariarekin komunikatzeko hizkuntza aukeratu ahal izango duzu (euskara, gaztelania edo ingelesa).
  • ENTREGATZEKO DATA (GUTXI GORABEHERA): Erosketak uzteko aurreikusitako data. (72 ordu lehenago bakarrik gorde daiteke lekua).
  • DÍAS DE ESPERA: Es el máximo de días que el paquete puede estar en el locker por motivos de conservación u otras causas.
  • IRISGARRITASUNA: Lauki hori markatuz gero, beheko aldeko lekuak esleituko dira, irisgarrienak baitira.
  • PAKETE KOPURUA, TAMAINA, PISUA ETA MOTA: Atal honetan, erreserba egiteko erabiltzen diren fardelak sortzen dira. Lehenetsita, erreserba lerro bat agertuko da, eta, bertan, paketearen tamaina jarri beharko duzu nahitaez, sistemak jakin dezan zenbat leku behar dituen eta hotzekoak diren.
    "+" ikurra sakatuz, beste lerro bat gehitzen da fardel berri bat sortzeko.
    Fardel guztiak sortu direnean, "erreserba berria sortu" botoia sakatuko da, eta sistemak automatikoki kudeatuko ditu beharrezko hutsuneak eta garraiolariari eta bezeroari egindako jakinarazpenak.


IKUSI ERRESERBAK

Dendari gisa eskatu dizkidaten erreserba guztien laburpen-pantaila da.
Bloke honetan, erreserba horren ezaugarri guztiak erakusten dizkidan zabalgarria erabil dezaket.

Logo Next Generation EU
logo-mece-footer
Logo Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia
logo Diputación Foral de Alava

©2024 Eskubide guztiak erreserbatuta. Lege oharra - Pribatutasun politika - Irisgarritasuna - Salaketa kanala - Erabilera baldintzak